Hipokoristikoen azterketa zergatik den garrantzizkoa galdeginen balidate ihardetsiko nuke, lehen-lehenik, (ordenatzailea) euskaldunok erabili ditugun eta oraino erabiltzen ditugun izendatze bideen berri ematen digulako dela munta handikoa. Nago hau, berez,(indartzailea) aski arrazoi pisuzkoa dela, izan ere (kausazkoa) onomastikaren zeregina izen bereziak aztertzea baita. Honetaz landa (emendiozkoa) eta bigarrenik,(ordenatzailea) izen ttipiek egungo deitura eta oikonimo asko ongi ulertzeko aukera ematen digute: adibidez, (zehatzailea) Peruskirena-n Peru dugula lehen begiratuan antzeman daiteke, eta bukaera edutezko genitiboa dela, baina tarteko segmentua zer den ez da garbi egonen hipokoristiko sistema ikertu ezean. Era berean, (emendiozkoa) Martija deituran Marti dagoela aise ikusiko dugu, baina ez diogu apika amaieran dugunari igarriko, gure izendegia aztertzen ez badugu.
Hirugarrenik,
(ordenatzailea) izen ttipien arloko
ikerketa toponimoen etimologia argitzeko ere (emendiozkoa)
lagungarri izan daiteke; erraterako,
(zehatzailea) Baztango Almandoz
herri izenak Alaman antroponimoaren eratorri batean, hipokoristiko
batean, duke oinarri, *Alamando-n hain zuzen ere, (indartzailea) Irigoienen (1995f) ustekaria egia izatera, eta nire
iritzian egiantz handikoa da. Nik neronek ez dut bizkaitar euskaltzainak
aipatzen zuen aldaera aurkitu, baina bai horren biziki irudia den Alemantto.
Erran bezala, euskal onomastika arautzen ere
(emendiozkoa) lagun diezagukete hipokoristikoek,
oraingo deituraren jatorria eta nondik norakoa hobeki ulertzeko bide ematen
digutenez geroztik.
Laugarrenik,
(ordenatzailea) izen ttipiek aukera
ematen dute ohiko hizkeraren azpian dauden egitura fonologikoak aztertzeko:
silaben barne egitura eta motak, «template» edo plantillak, errepikapen
baliabideak eta irudikatze fonologikoaren maila desberdinen arteko harremanak
batez ere (Lipski, 1995: 387). Nik garbi baino garbiago dakusat, azken urte
hauetako lanak irakurrita, hipokoristikoen azterketan aurrera eginen badugu
fonologialarien premia dugula, euskal onomastikariok ez baitakigu —nik segurik
(emendiozkoa) ez— fonologiaren
barreneko zoko-mokoen eta (azken) korronteen berri.
Bosgarrenik,
(ordenatzailea)dialektologiarekin ere (emendiozkoa)
badute zerikusia, izen ttipiek berek eta hauek erdiesteko ibilitako erabideek
historian zehar izan duten hedadura geografikoa bestelako ezaugarri
dialektalekin erlaziona daitekeelako, euskalkien garapena eta bilakaera hobeki
konprenitzeko.
Buruenik,
(ordenatzailea) izen ttipiak hertsiki erlazionaturik daude
haur hizkerarekin, eta garbi dago arlo honetan ari diren ikertzaileei ekarpen
polita egin diezaiekegula onomastikariok, eta orobat (emendiozkoa)
haiek guri, hipokoristikoak eremu zabalago batean kokatzeko abagune ematen
baitigute.
2. ANTOLATZAILE ARIKETA
A) Erdi Aroan marrazturiko hainbat mapa munduri begirada bat ematen
diona azkar ohartzen da Belen, Nazaret, Jerusalem eta horrelako lekuei
eskaintzen zaien arduraz. Leku biblikoak munduaren erdi-erdian daude kokatuta:
gainerako hiriak edo lurraldeak, berriz, (aurkaritza) azaldu ere (emendiozkoa) ez dira egiten, edo oso modu gutxituan azaltzen
dira. Hala gertatzen da, kasu, (zehatzailea) Liebanako Beatoaren ilustratzaileak egindako mapan, non Egiptok
edo juduen herriak Asiak baino toki handiagoa hartzen duten.
Hala ere,(aurkaritza) oker egongo ginateke baldin eta mapa horiek, ludia gaizki
irudikatzen dutelako, alferrikakoak direla pentsatuko bagenu. Izan ere, (kausazkoa) haien bitartez lekuen
garrantzia jakin ahal dugu, zer balio ematen zitzaien, noraino ziren Erdi Aroan
nagusi kristau erlijioaren ikuspuntuak. Eta (emendiozkoa) informazio hori zientifikoa deitzen duguna
bezain funtsezkoa da, lagundu egiten baitigu garai hartako gertaera asko
ulertzen.
Balioaren neurria hain gardenki adierazten duen mapa mundurik ez
da, noski (epistemikoa), gaurko egunean egiten,
baina egingo balitz seguru hiri eta nazio batzuek —New Yorkek adibidez, (zehatzailea) edo Ameriketako Estatu
Batuek— izugarri leku handia hartuko luketela, ohiko mapa fisikoetan hartzen
dutena baino handiagoa; Letoniak, aldiz,(aurkaritza) berez dagokiona baino txikiagoa izango luke. Esan
nahi da ez dela betetzen, balio kontu hauetan, Bernard Shaw-ek elefante eta
arkakusoei buruz zioena, alegia (esplikatiboa) elefantea, normalean, txikiagoa izaten dela marrazkietan
errealitatean baino, eta arkakusoa, alderantziz. Balioa emateko unea iristen
denean, handia handiago egiten da, eta txikia, urriago.
B) Grazia egiten zigun txisteak. Funtzionarioez
pentsatzen ari nintzela gogoratu zait. Izan ere,(kausazkoa) krisi garaiotan, funtzionarioak sarri dabiltza askoren
ahotan. Urrutira jo gabe aste honetako Argia-k «asteko gaitzat» hautatu du, eta
Mikel Garciaren erreportaje interesgarria dakar, «Beharrezkoak bai, baina bada zer hobetu»
izenburupean.
Oposiziotik abiatzen omen (epistemikoa) da
dena. Bat nator. Hots,(esplikatiboa) ziur nago egiten diren
oposizioak baino zehatzagoak eta hobeak burutu daitezkeela. Baina (aurkaritza)
neurgailuen aldekoa naiz ni. Neurgailurik eza baino justuagoa iruditzen zait
neurgailurik txarrena ere. (emendiozkoa) Garai batean, enpresa pribatuan sartzeko modurik ohikoena une egokian toki egokian
egotean zetzan. Edo (hautazkoa) galdezka ibili eta bazterrak
nahasten. «Ez duzu postu bat edukiko gure koinatuaren anaia gaztearentzat,
soldadutza bukatu berritan ezer gabe dago eta!». Parean tokatzen bazen barrura!
Eta (emendiozkoa) tailer horretan egin zitzakeen bizitzako
gainerako urteak… Ez
didazue esango oposiziorik desastreena baino justuago denik! Horrelako jendez
beterik daude funtzionario ez direnen lanpostuak. Egia da, era berean, (emendiozkoa) zatoz bihar
sindromearena. Alegia, (esplikaitboa) denok ezagutzen ditugu funtzionario
axolagabe eta adeitasun gutxikoak. Dena dela, (aurkaitza) bestelakoak asko
dira.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina