1. PERPAUS MOTAK
identifikatu. ARIKETA
1.- Arratsaldean etorri ezean, ezin joango gara. Perpaus elkartua, menpekoa, adlag.en
ordezkoa eta baldintzazkoa.
2.- Asko gustatzen zait garagardoa, baina ardoa edanen dut. Perpaus elkartua, juntatua eta
aurkaria.
3.- Bost euroko billetea oso txiki eta itsusia da. Perpaus elkartua,juntatua eta
emendiozkoa.
4.- Ez da Gasteizen egon, hiria oso ongi ezagutzen badu ere. Perpaus elkartua, menpekoa,
adlag.en ordezkoa eta kontzesiboa.
5.- Ez duzue jolastea maite, ezta ikustea ere. Perpaus elkartua, juntatua eta emendiozkoa.
6.- Gaur ikusitako mutila oso ongi ezagutzen dudala uste
dut. Perpaus elkartua,
menpekoa, ISren ordezkoa eta konpletiboa.
7.- Ikusi duzun ala ez jakin nahi dut. Perpaus elkartua, menpekoa, ISren
ordezkoa eta zehar galdera.
8.- Internet gustuko dut, asko ikasten dudalako. Perpaus elkartua, menpekoa, adlag.en
ordezkoa eta kausazkoa.
9.- Mikel deitzeko esan diot. Perpaus elkartua, menpekoa, ISren ordezkoa eta
konpletiboa.
10.- Mikelek gaur goizean zazpi liburu berri irakurri ditu. Perpaus bakuna.
11.- Zu etorri bezain laster joanen naiz. Perpaus elkartua, menpekoa, adlag.en
ordezkoa eta denborazkoa.
12.- Zuk tontakeriak esan arren, ez zara batere barregarria.
Perpaus elkartua, menpekoa, adlag.en ordezkoa eta kontzesiboa.
13.- Hain gizena zen ez baitzen atetik sartzen. Perpaus elkartua, menpekoa, izord.en
ordezkoa eta kontsekutiboa.
14.- Berandu etorri da, nahiz hamaika aldiz garaiz etortzeko
erran diodan. Perpaus
elkartua, menpekoa, adlag.en ordezkoa eta kontzesiboa.
15. Lana bukatu ondoan etxera joan eta ohatzean sartu zen. Perpaus elkartua, juntatua eta
emendiozkoa.
2. PERPAUS MOTAK IDENTIFIKATU. 2. ARIKETA
1. Aita hil zenean, ni etxean
nintzen. Perpaus
elkartua, menpekoa, eta denborazkoa.
2. Iragan urteko ikasleek egindako talde lanak ez ziren oso txukunak izan. Elkartua,
menpekoa, erlatibozkoa.
3. Ezin zuen autoa gidatzen ikasi, hain zen traketsa. Elkartua,
menpekoa, kontsekutiboa
4. Bilerara joan nintzeneko, batzordeburua han zen. Elkartua,
menpekoa, denborazkoa.
5. Hori hola denez gero, ez naiz agertuko. Elkartua,
menpekoa, kausazkoa.
6. Zuek ez zarete ni bezain mozoloak. Elkartua, menpekoa,
konparaziozkoa.
7. Herrira etortzen zen bakoitzean mozkortzen zen. Elkartua,
menpekoa, denborazkoa.
8. Ez dakigu gauzak gero nondik nora joango diren. Elkartua,
menpekoa, zehar galdera
9. Diru pixka bat emango diot mutikoari,
goxoki batzuk erosi ditzan. Elkartua, menpekoa, helburuzkoa.
10. Dutxatu ondoan (elkartua, menpekoa, denborazkoa) jantzi eta berehala
sukaldera hurbildu zen. Juntadurazkoa, emendiozkoa.
11. Nik lagundu nahi diot, baina (elkartua, juntadurazkoa, aurkaria) berak ez du inola ere
hori egitea nahi. Elkartua, menpekoa,konpletiboa.
12. Hemen gelditu behar duzu ala tabernara etorri behar duzu? Elkartua,
juntadurazkoa, hautakariak.
13. Noiz bukatuko duzu lana? Bakuna
14. Gauzak okertuko zirela erran zigun, eta berehala okertu ziren. Elkartua,
juntadurazkoa, emendiozkoa.
15. Zuk esan zenuen moduan egin nituen nik arrautzopilak. Elkartua,
menpekoa, moduzkoa.
16. Aitatxik erranikoak kontuan hartu eta lan hura utzi nuen. Elkartua,
juntadurazkoa, emendiozkoa.
17. Mendian ginelarik izan zen elur-jausia. Elkartua,
menpekoa, denborazkoa.
18. Ogia erosteko (elkartua, menpekoa, helburuzkoa) eman nion (elkartua,
menpekoa, erlatibozkoa) dirua galdu zuen.
19. Bazkaldu aurretik (elkartua, menpekoa, denborazkoa) mahaia bedeinkatu behar
zela (elkartua, menpekoa, konpletiboa).
3. PERPAUS ARIKETA 3
Erran zein diren eta zer motatakoak testuko
perpausak
A) Etxetik atera baino lehen
(mendeko perpausa: denborazkoa) komeni izaten da atea ongi itxi duzun (mendeko perpausa: osagarria: zehar-galdera)
begiratzea (mendeko perpausa: osagarria: konpletiboa), azken
aldi honetan lapurreta mordoxka izaten ari baitira (mendeko perpausa:
kausazkoa) Iruñeko hainbat
etxetan, baita hutsik ez
daudenetan ere (juntadura: emendioa /
mendekoa: erlatiboa). Alegia,
lapurrei ez zaie asko axola
etxebizitza batean jendea bizi den ala ez (mendeko
perpausa: osagarria: zehar-galdera). Haiek, bestelako lanik ez dutelako (mendeko
perpausa: kausazkoa) edo
(juntadura:
hautakaritza) lan
egiteko gogorik ez dutelako (mendeko perpausa: kausazkoa), dirua nahi
dute, eta (juntadura: emendioa) horretarako metodorik azkarrena (mendeko perpausa: alderaketa)
etxe batean sartu eta
(mendeko
perpausa: juntadura: emendioa) harrapatzen duten guztia (mendeko perpausa: erlatiboa) eramatea (mendeko
perpausa: osagarria: konpletiboak. 2 dira) da.
B) Aspaldikoa eta ezaguna da txistea: bi
mutiko ari dira erronkan. Batak harro botatzen du: «Gure aita, bere fabrikako jefea da, eta (emendiozko
juntadura) BMWa dauka. Eta lana bukatzen badu (mendeko perpausa: baldintza) lauretan,
laurak eta hamarrerako etxean izaten da txistu batean». Besteak are harroxkoago (mendekoa:
alderaketa) erantzuten dio: «Ba gure aita funtzionarioa da, eta (emendiozko juntadura) ez dauka auto garesti horietakoa,
baina (aurkaritzako juntadura) lana lauretan bukatzen badu (mendekoa: baldintza), laurak
hamar gutxitarako iristen da etxera».
Ezagutu nuen bat goizeko zortzietarako
egunero txintxo fitxatzen
zuena (mendekoa: erlatiboa). Beroki handiarekin etortzen zen. Azpialdetik
kamisoia. Eta fitxatu
ondoren (mendekoa: denborazkoa) etxera itzultzen zen gosaltzera (mendekoa:
helburuzkoa), bederatziak
aldera lanean hasteko moduan egoteko (mendekoa: helburuzkoa).
Arrazoizkoa da funtzionarioa bertan goxo ikusten duenaren (mendekoa: erlatiboa)
ikuspegia ere. Bizitza osorako lan finkoa. Ez da gutxi gaur egun! Baina bertan goxo-tasunak
eraginkortasunean kalte egiten duela (mendekoa: osagarria: konpletiboa)
onartzen badut ere (mendekoa:
kontzesiboa), arriskugarri iruditzen zait aberatsen anbizio neurrigabea.
Gero zorrak daudenean
(mendekoa:
denborazkoa) denen
artean ordaindu behar baititugu! (mendekoa: kausazkoa)
4. KOADERNO ZAHARRA.
ARIKETA
Artxibategian lanean ari den (elkartua, menpekoa, IZ.L.ordez ,erlatibozkoa) Peru Markiz
historialari eta artxibazainari zor diot orain aztertuko dudan kaierraren ezagutza (elkartuak, menpekoak, I.S.ordez.,konpletiboa) Aurkitu,
artxibategiko goi mailako teknikaria den Miren Minak aurkitu zuen, agiri batzuk antolatzen ari zen
denboran (elkartua,menpekoa, I.Sren ordez,
denborazkoa).
Azalak eta hogeita lau orrialde ttikik osatzen dute ikergai hartuko dudan koadernottoa. (elkartua,menpekoa,IZ. L ordez, erlatibozkoa) Katalogo
zenbakia ondoko hau da, norbaitek esku artean erabili eta gauzak bertatik
bertara ikusi nahi baditu:
AO, UA, 139. (ekartua, menpekoa, A.L.ordez,
baldintzazkoa)
1994an argitaratutako doktore tesian(elkartua, menpekoa, IZ.L ordez erlatibozkoa) Iruñerriko
herri horretako izen batzuk aztertu nituen, eta (elkartua, juntadurazkoa, emendiozkoa) Peruk hori
jakinki eta nitaz oroitu, koadernottoa bere eskuetara iritsi zelarik.(elkartua,menpekoa, I.S,
ordez denborazkoa) Ni iruindarra izateak ere, hots, (elkartua,
juntadurazkoa, alborakuntza) aldameneko izateak ere eragina izan duke billabarraren
erabakian. Hala uste dut.
(bakuna)Era batera izan edo(elkartua, juntadurazkoa, hautakaria) bestera,
eskerrak ematea besterik ez zait gelditzen, hari eta Miren Minari, egindako mesedearen ordainetan
(elkartua, menpekoa, AL. Ordez, kausazkoa) nahiz eta mesedeek ardura lana ekartzen duten bizkarrean. (elkartua, menpekoa, I.S ordez kontzesiboak)
Zernahi gisaz,
ez beza inork pentsa euskaraz idatzitako (elkartua, menpekoa, IZ. L.
ordez erlatibozkoa) dokumentua dugula hau; zorte ona izan dugu kausitzearekin, egia,
baina adurrak, nonbait, ez zuen nahi administrazio esparrukotzat aitor
daitekeen idazkia euskaraz izkiriaturik egon zedin. Damurik, holakoen behar
gorrian baikaude; (elkartua, menpekoa, A. L ordez kausazkoa) ondoko batean
izan beharko!
Nolanahi ere,
garrantzi handiko dokumentua dugu hau, bi arrazoi nagusirengatik: Iruñerriko
herria XIX. gizaldian euskalduna zela(elkartua, menpekoa, I.S ordez,
konpletiboa)
idarokitzen duelako(elkartua, menpekoa, A.L ordez, kausazkoa) lehenik,
hitzez hitz eta argiki erraten ez bada ere (elkartua, menpekoa, A.L ordez,
baldintzazkoa),
eta bertako hizkeraren berri zerbait jakiteko(elkartua, menpekoa, A. L ordez
helburuzkoa)
lanabes oraingoz bakarra delako
ondoren. (elkartua, menpekoa, A. L. ordez
denborazkoa)
Hirugarren alderdi aldekoa dokumentazioan geroago azaltzen zaizkigun zenbait
leku izen itxuratxarturen etorkia
garbiago ikusteko (elkartua, menpekoa, A.L. ordez
helburuzkoa)
aukera eskaintzea da, etimologia azalpenak ematerakoan (elkartua,
menpekoa, A. L ordez denborazkoa) datu zaharrak, izenen antzinako aldaerak, urrearen parekoak izaten baitira (elkartua, menpekoa, A.L ordez kausazkoa) altxor handia.
5. KLASEAN ESANDAKO
ESALDIAK
1. Unibertsitatera etortzean (elkartua, menpekoa, denborazkoa), istripua ikusi dut goiko errepidean.
2. Orozek ez ditu
lehengusinak adina urte. Elkartua, menpekoa, konparaziozkoa.
3. Hori esan
niolako (elkartua, menpekoa, kausazkoa) haserretu eta alde egin zuen (juntadurazkoa,
emendiozkoa).
4. Etxetik atera
nintzenean (elkartua, menpekoa, erlatibozkoa) ikusi
nituen gizonak arrunt zaharrak dira.
6. ORIXE. SANTA KRUZ APAIZA (LIZARRAGARI) (1)
Beraz, nirekin adiskidetzeko noiz edo noiz azaldu duen
(elkartua, menpekoa,
erlatibozkoa) gogoa azal-huskeria eta itxurakeria da. Garbi-garbi hitz
egingo dut, ohi bezala
(elkartua, menpekoa, moduzkoa)
ez dut eramango aurrerakoan holako muzinik eta (elkartua, juntadurazkoa, emendiozkoa) ez diot bururik makurtuko. Jakinaren gainean
jartzen dut, eta (elkartua, juntadurazkoa,
emendiozkoa) adieraz diezaiela
(elkartua, menpekoa,
konpletiboa) nire adiskideei eta etsaiei nire jokabidea
Orixe. Santa Kruz Apaiza (Lizarragari)
Mandataria bidalita (elkartua, menpekoa, denborazkoa) Uitzira jaitsi
nintzen eta (elkartua, juntadurazkoa,
emendiozkoa) han egon nintzen erantzunaren begira. Arratsaldeko bostak
arte, alfer alferrik nire gogo ona eta (elkartua,
menpekoa, emendiozkoa) menpera-nahia aintzat hartu gabe, Goizuetara jo
zuen eta (elkartua, juntadurazkoa,
emendiozkoa) nik Leitzara, gau egitera.(elkartua,
menpekoaa, helburuzkoa) Han, nire lagunek esan zidaten nire eskabideetara ez zela
(elkartua, menpekoa,
konpletiboa) etorriko, apaizek beren egitekoetan
ari behar omen dutela.
(elkartua, menpekoa,
konpletiboa) Muzin hori
niri egin arren, (elkartua,
menpekoa, kontzesiboa) atzetik joan nintzaion bidean okerren bat gerta lekiokeen (elkartua, menpekoa, erlatibozkoa)
bildurrez. Giputz gazte
gizagaixo haietaz kupituta, (elkartua, juntadurazkoa, kausazkoa) gaueko hamarretarako Lesakan
nintzen, eta (elkartua, juntadurazkoa,
emendiozkoa) biharamun goizeko zortzi eta erdietan. Lizarragak dei
egin dio nirekin etorri
den (elkartua,
menpekoa, erlatibozkoa) buruzagi bati doala (elkartua, menpekoa, konpletiboa) Igantzira, ni aipatu ere gabe.
7. LEHEN PROBA IDATZIA (1.2.A)
Ez duzuen
sinetsiko lehenengo egunean
zer gertatu zitzaidan: (elkartua, menpekoa, zehar galdera) ogia behar bainuen (elkartua,
menpekoa, kausazkoa) , etxe
ondoko txinatarren dendan sartu nintzen.Dendariari egun on esan nion, baina har ez zidan ezer
erantzun. (elkartua, juntadurazkoa, aurkaritza) Orduan pentsatu nuen bakarrik txinera zekiela. (elkartua,
menpekoa, konpletiboa) Orduan, barruko gela batean zegoen gizona (elkartua,
menpekoa, erlatibozkoa) atera zen, eta (elkartua, juntadurazkoa, emendiozkoa) aurreko
emakumea gor-mutua zela (elkartua,
menpekoa, konpletiboa)
jakinarazi zidan. Etxera igo nintzen. Hirugarren solairura iristean
(elkartua, menpekoa, denborazkoa), atea irekita ikusi
nuenez (elkartua, menpekoa, kausazkoa), asko ikaratu nintzen, aurreko aldan bezain urduri jarri nintzen,
(elkartua, menpekoa, konparaziozkoa) nahiz eta egunero lasaigarri pare bat hartu. (elkartua, menpekoa, kontzesiboa) Mikel zen, nire auzoa: ez zuen azukrerik, eta (elkartua,
juntadurazkoa, emendiozkoa) hona bizitzera etorri zenean (elkartua,
menpekoa, denborazkoa) utzi nion giltzarekin sartu zen etxean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina