2016(e)ko abenduaren 26(a), astelehena

TESTUAK

1. ALKASOROKO BENTA. 1.M. TABERNA


Oraindik ez du argitu, baina buruz daki non finkatu behar duen oina, eta kontent heldu da bidexkan zehar, saltoka. Esku batekin zakoteari kontzen dio, barrenean ekarki duena ez galtzeko. Bakarrik da, gaueko lana egin ondoren lagun bakoitzak bere aldera jo duelako. Alemanak mugatik aldendu zirenetik aisexeago dabiltza. Bidean pixka bat entretenitu da. Hiru amuarrain ttiki ebatsi dizkio, bat-banaka, Larun aldetik heldu den erreka jostariari. Bi hosto zabaletan bildu ditu, zintzilik duen poltsan sartu baino lehen. Kilika egin diote bizkarrean, handik eskapatzeko eginahalak egiten, aireak ito dituen arte. Martinbaitako neskatxa gazteari erregalua egin nahi dio, azkeneko aldian bezala. Harri bat botako dio leihora, problemarik ez dutela izan adierazteko, eta askaren ondoan utziko dio oparia.
Herriko lehenbiziko etxeetara heldu da. Zutoin luzeen muturrean, argi pizar bat ematen duten bonbilla ahulak itzaltzeko desiotan daude, eguna lo emateko. Zazpiak laurden guti jo dute elizako ezkilek, berak nahi duen bezala. Fabrikako langileak orain hasiko dira agertzen. Kuartel paretik pasatzean ez dira harrituko jendea ikusita.
Jamoteneko atean xakur bat auriaka ari da negarrez. Haren ondoan bulto ilun bat ikusi du bankuaren gainean. Gorputz bat da, harri gainean etzanda. Ez da mugitzen. Aurpegia ukitu dio eta ikaratu da, hormatua baitago. Antzualdeko meategian aritzen den Juan Pedro da. Inarrosaldi bat eman, eta gizona marmarka hasi da. Berriz ere zirikatu du, eta noizbait ere begiak ireki ditu, kostata. «Zer ari haiz hemen? Erituko haiz! Hoa etxera lo egitera!».
Gizona dardarka dago eta motel egiten du solas. Andretako nahi lukeen neskarekin zita zuen bezperan, ilunabarrean, baina ez zitzaion agertu. Hark ez zuen usteko hau etorriko zela. Orain jakinen du Juan Pedrok ez ziola burla egin nahi. «Benga, hoaie etxera!» erran dio berriz, eta gizon engainatua goiti aldera abiatu da ttaka-ttaka sekula hutsik egiten ez dion lagun iletsuarekin.
Joxemarik aitzinera segitu du. Lepo aldean hotza sumatu eta txaketaren lepoa igo du. Langile batzuek bizikleta gainean agurtu dute. «Aiooo, lesakarra!», erran dio batek. Inork ez dio galdetuko zertan dabilen ordu horretan.


2. ALKASOROKO BENTA 2. M. TABERNA
Ni jaio nintzen egunean ama nahiko  lasai zegoen. Batere kezkarik gabe, Urrabiaren bazterrean barna paseoan, lasai ederrean, bertze hainbertzetan bezala. Urak tiratzen zuen. Urte haietan, uda partean jeneralean, bazkalondoan, jendea siestan zegoen bitartean, denda-ostatuan jenderik ez eta sukaldeko lanak eginik, noiznahi sartzen zen putzura, gona eskuarekin goiti jaso eta hankak belaunetaraino bustitzera, eta ez zen harritzekoa beti norbait begira izatea pendoitzaren gainetik, gizon begiluze zenbait. Aita haserretu egiten zen amaren gogorazio horrekin, kolerak hartzen zuen, «Ze zabiltza hor, dena agerian! Ez duzu ikusten jende guzia marmarika ari dela!».
Bada, egun hartan ere halatsu ibilki zen. Sartua ez, baina ibai-ertze inguruan, tripa handia garraio. Eskuak gerriaren atzeko partean lotuak, hortz artean belar-xiri  bat, eta lurrera begira, etxeko oilo eroak han barna errun arrautzarik ikusiko ote zuen. Makal baten kontra jarri zen, erdi etzinda, eta jarrera hartan lokartu zen. Eta orduantxe ate joka hasi ni! Preziso kanpora behar nuela segituan! Sokatiran hasi ginen, nor baino nor. Ni indarka eta bera ere bai. Emakume gaixoa ezin mugituz, aiaika, eskuekin tripari kontzen, eusten, eta ni bultza eta bultza!
Gure aitak nire bi anaiei kontatu zien izokin batek ekarri ninduela bizkar gainean itsasotik. Nahiago hala izan balitz! Egia bertzelakoa zen. Alfredo arrantzazainak lagundu zion amari erditzen. Hura beti gure etxe inguruan ibiltzen baitzen. «Sugegorri hori hor izaki!», gure aitaren amorrua. Baina hari eskerrak omen nago ni mundu honetan. Lehenagokoak aski ez, handik aitzinera makina bat txikito hartu zituen etxearen kontura.
Ordea, jendeak ez zion maitasun handirik guarda jaunari. Nerabe izan edo adineko, inor ez zen gizon hartaz anitz fidatzen. Txikikeria batengatik edozeini isuna paratu edo lizentzia kentzeko gauza zen. Baina ez zen hori bakarrik. «Horrek espia izateko balio dik!», erraten zuen Isidorok, gutxien espero zen tokian han izaten zelako. «Espia! Ez-fia horrekin!» aditu nion behin Kasinoko Eugeniori, hortzak estuturik. Izanez ere, haienera ez zen sartzen, hango etxekoandre Inesek salatu zuenetik.
3. KLASEKO ARIKETA. IDATZI TESTU BAT HITZ HAUEKIN: 

Atzo txakurra etorri zen iluntzen zuen bitartean, eta nik Tolosako babarrunak prestatzen nituen bitartean. Afaria genuen amonaren urtebetetzea zelako, eta horregatik bizkotxo bat prestatu behar izan nuen gurin pixka batekin, baina pertsona asko egon arren ñimiñoa atera zitzaigun. Familia osoa agertu zenean, konturatu ginen iloba gaixo zegoela eta osaba kaskamotz zegoela. Amonari belarritakoak eta liburu bat oparitu genion, aspertuta dagoenean irakurtzeko. Han egon ginen barre-algaraka denbora luzez. Garagardo asko edan genituen afaldu aurretik, beraz, afaldu ondoren denak mozkor geunden. Horregatik, gaur goizean, bestondo ikaragarria nuen, eztula egiten esnatu naiz eta ez nuen burmuina snetitzen. Gaur goizean bizilagunak kexatu egin dira atzoko parrandaz eta hurrengoan zorrotzagoak izango direla esan digute.

4. KONTATU HISTORIA BAT

Orain dela sei urte Donejakueko bidea hasi nintzen aita, anaia eta lagun batekin. Urteroko Aste Santuan etapa batzuk egitea erabaki genuen. Orreagatik atera ginen, bertan lo egin eta hurrengo goizean seietan abiatu ginen. Hiruzpa lau etapa egin genituen, bakoitza 20-25 km-koa. Hasierako urteetako etapak menditik ziren, eta askoz politagoak iruditu zitzaizkidan. Azken urteko etapak askoz itsusiagoak iruditu zaizkit, paisaia oso berdintsua zelako eta paseatzeko bide arrunt bat zirelako. Aterpetan egiten genuen lo, bain behin Zubirira iristerakoan aterpe osoa beteta zegoen eta frontoian lo egin behar iza genuen. Urte guztietako azken etapan haserretzen nintzen, oso nekatua nengoelako.


5. KONTATU HISTORIA BAT OMEN HITZAREKIN

Amonak behin kontatu zidan, berak 11 urte zituenean Gerra Zibila izan zela. Bera Burutainen bizi omen zen, eta Ezkabako presoek ihes egin zutenean, mendi aldera ihes egin omen zuten, eta iheslari horietako bat nire amonaren etxera iritsi omen zen janari eta babes eske. Nire amonak eta birramonak janaria eman omen zioten eta iheslaria bi egunez han geratu omen zen. Bi egun pasa ondoren, iheslariak ulertu omen zuen han ezin zirela denbora luzez geratu eta alde egin omen zuen. Handik hiru egunetara iheslaria hilda agertu omen zen eta nire amonak disgusto handia hartu omen zuen.

6. HERRI EUSKALDUNAK ETA ESKOLA TXIKIAK. PAULA KASARES
Euskararen berreskuratze sozialaren prozesuak hizkuntzaren hiritartzea ekarri du. Azken mendean euskera hiritik baztertuta egon da. Bereziki landa eremuetako mintzaira izatetik eta nekazalgo eta arrantzuaren bizimolde tradizionalei lotuta egotetik, modernitateari eta hirietako bizimoduari egokitua izatera. Egun, euskaldun gehienak hirietan bizi dira eta oso ehuneko apala baino ez, aldiz, herri txikitan.
Bestalde, jakina da herririk euskaldunenak, IV. Inkesta Soziolinguistikoaren arabera, biztanleen % 80tik gora euskaldunak dituztenak, txikiak izaten direla. Hala bada, ikuspegi kuantitatibo batetik euskararen egoerarako herri txiki euskaldunak ezer gutxi badira ere, kualitatiboki, hizkuntzaren bizitasunarako berebiziko garrantzia dute. Herri euskaldun horietako eskolei erreparatu nahi diet, herri txikietan eta auzoetan egoten diren landa eremuetako eskola txikiei. Zergaitik merezi dute arreta hezkuntza errealitate ñimiño horiek?
Hizkuntzaren ikuspegitik, hiztun kopuru urria izanagatik, herri euskaldunetan euskara bizi-bizirik dago, belaunaldi guztietako herritarren mintzaira da eta ohiko harremanetan erabiltzen da. Herri txiki horiek hizkuntzaren bizitasunerako beharrezkoak dira, Joshua A. Fishmanen hitzetan «demographically concentrated and intergenerationally continuous» («demografikoki kontzentratuak eta belaunaldien artean jarraiak») baitira. Horregatik, «heartlands of minority languages» deitu zaie, hots, hizkuntza gutxituen oinarriak. Gurean, Mikel Zalbide euskaltzainak "arnasguneak" erabiltzen du euskara gizarte harremanetan ohikoa duten herri-eskualdeei esateko. Herri euskaldun horietan euskarak bertako mintzamolde eta erregistro jatorrak (hitanoa, soziolektoak...) garbienak eta bizienak atsiki ditu.
Herri txikien ikuspegitik, eskolak bizia ematen du herriari, haien bihotza eta bizipoza dira. Haurrak herrian dabiltza egun osoan eta eskolak bertako kulturari eta ohiturei eusten dio, haurrak bertako kultura ohituretan sozializatuz: inauteriak direla, Olentzero, Orakunde (Ostegun Santuko haurren eguna), Santa Ageda, festak... Eskola txikiek beste eskola eredu bat izan nahi dute. Bestalde, eskolak, zerbitzu gisa, biztanleek herrixkan geratzen laguntzen dio.
Familien eta haurren ikuspegitik, ikasleak herriari estuki lotutako eskola batean hazten dira, herriaren bizitzan errotutak. Adin desberdineko haurrak biltzen dira ikastalde berean eta horrek elkar eragina eta kooperazioa era naturalean sustatzen ditu. Gainera, eskola txikietan gurasoen inplikazioa handiagoa izaten da.
Beraz, herri txikietan eskolak hizkuntzari ezik herriko bizimodu, ohitura eta kultura eusteari ere eragiten dio. Jacqueline L. Urla antropologoak eta Jakoba Errekondo nekazaritza-ingeniariak honela idatzi dute Zerain herriaz eta hango eskolaz: «One of the first steps locals took to preserve their community was to create a school in town for their younger children. Keeping children close to their families and neighbours during their early socialization was regarded by residents to be essential for the transmission of local culture, language, and customs as well as the formation of closer life long bonds with their peers». Hau da, Zerainen tokiko garapen iraunkorrerako lehen hurratsetako bat herriko haur txikientzako eskola sortzea izan zen. Izan ere, zeraineko haurrek herrian, haien familia eta auzokidekin atxikitzea funtzezkotzat jo dute herriaren kulturaren, hizkuntzaren eta ohituren transmisiorako, eta tokian errotutako bizimodua ere bermatzeko.
Herri txikietako edo auzoetako eskola gure hezkuntza sistemako errealitate kuantitatiboki txikia baina kualitatiboki garrantzitsua dira. Azken hamarkadetan teknologia berriek eskola txikien arteko elkarlana eta koordinazioa erraztu dute. Adibidez, Gipuzkoako eskola txikien sarea 1987. urtean abiatu zen. Irakasle talde bat eskola txikien balioaz jabeturik, elkartzen hasi zen. Egun Gipuzkoako eskola txikiak 26 dira eta mila bat ikasle biltzen dira horietara. Bizkaian 24 eskola txiki daude. Araban herrietako eskolen arazoei aurre egiteko Landa Eskolen Forua sortu berri dute. Nafarroan landa eremuko eskolak 79 dira bainan hemendik aurrera bat gutxiago, izan ere, duela aste batzuk amaitu den ikasturtea azkena izan da Nafarroako Mendialdeko Eratsungo herriko eskolarentzat. Heldu den ikasturtean neska-mutiko eratsundarrek Doneztebeko ikastetxe publikora bildu beharko dute. Herriak eskolari eusteko ahaleginak eginagatik ere, Nafarroko Gobernuko Hezkuntza Departamentuak eskola ixteko erabakia aurrera eraman du gutxienez 5 ikasle behar baitira eskola zabalik izateko. Eskolen itxiera behin betiko izaten da. Hau da, behin itxiz gero eskolak ez ohi dira berriz zabaltzen naiz eta haur kopurua hazi. Hala gertatu da Eratsundik hurbil dauden Zubieta eta Elgorriaga herrietan (Malerrekan) eta Anizen (Baztanen), baita Arabako Bernedo herrian ere. Herriak bere eskola galtzen duenean, nolabait bizia ere galtzen duela diote.

7. ERREZETA

BAKAILAO ETA OLIBAZKO RISOTTOA
Nik egingo dudan errezeta bakailao eta olibazko risottoa da. Lehenik eta behin piper gorriak eta berdeak, tipula eta baratxuria garbitu eta zatitu behar dira. Ondoren, zartagin batean barazki guztiak bota eta hamar minutuz su eztian egin behar dira. Ondoren, gatz pixka bat jarri eta bakailaoa txikitu behar da. Dena mugitu eta tomatea gehitu behar zaio. Egiten den bitartean, ura gehitu behar zaio. Egosi egin behar da bost minutuz. Tipula erdia zatitu, limoiaren azala zatitu tirak eginez eta olibak zatitu.

Azkenik, burruntzali batean tipula potxatu behar da eta arroza, tipula, limoiaren azala, eta olibak gehitu behar dira. Ur beroa gehitu behar zaio, arrozak ura xurgatzen duen bitartean eta honek gutxi gorabehera 20 minutu iraungo du. 

8. DESKRIBAPENAK

IZAERA ETA FISIKOA

Nik deskribatuko dut nire lagunik hoberena.  Nahiko altua da, 1,80 metro neurtzen baititu. Ilea luzea eta beltza dauka. Ez dauka oso kizkurra baina egunero lisatzen du, oso pinpirina baita. Begiak handiak eta marroiak ditu, eta betazala nahiko aterata dauka. Sudurra tamaina arruntekoa da eta ahoa oso polita dauka, ezpainak finak dituelako eta hortzetan aparatoa eraman zuelako. 
Gorputzari dagokionez, luzeak ditu eta sabela laua dauka. Zilborrean pearcing bat dauka, berde kolorekoa, aurreko udan jarri zuena. Oinak nahko handiak ditu, baina oso altua denez ez da asko nabaritzen.
Belarrietan beti perla txuri handi batzuk eramaten ditu, eta lepoan noizbehinka asko apaintzen denean lepokoa jartzen du. Eskumuturretan aldiz, oso gutxitan jartzen ditu eskumuturrekoak, eta are gutxiago eraztunak. Azazkalak ere beti margotutak eramaten ditu, gehienetan  granatez edo arrosaz.
Izaerari dagokionez, oso kontakatilua da. Asko gustatzen zaio hitz egitea, eta egunero hitz egiteaz gain (Whatsapp bidez) telefonoz deitzen garen bakoitzean denbora luzez gaude hitz egiten.
Hasieran jendea ez duenean ezagutzen nahiko lotsatia da baina gero ezagutzerakoan ez du lotsarik. Ez da oso urduria, bakarrik azterketak egiterakoan.

JANTZIAK

Kirola egiteko normalean maia batzuk eta nike markako kirol egiteko zapatilak janzten ditu. Janzten duen kamiseta izerdia  igarotzeko berezia da. Eta hotza egiten badu, eta kirola kalean egiten badu zira bat janzten du.
Unibertsitatera joateko janzten dituen kamisetak mahuka erdikoak dira.  Galtza batzuk janzten ditu, normalean beltzak, bakeroak, edo berdeak. Janzten dituen jertseak gehienetan ez dituzte botoirik. Asko janzten ditu ere irekiak diren txaketak. Oinetakoei dagokienez, bota beltzak edo marroiak erabiltzen ditu. Eta noizbehinka zapata marroiak jartzen ditu. Hotz handia egiten badu beroki luzea eta berdea janzten du, bufanda eta txanoarekin. Ez badu hainbeste hotzik egiten txupa beltza janzten du.
Parranda egiteko batzuetan praka beltzak jartzen ditu, tirantedun kamiseta batekin eta bota beltzekin. Beste batzuetan aldiz gona janzten du kamiseta dotore batekin eta botekin. Parranda egiteko belarritakoak eta lepokoa janzten ditu, eta normalean aurpegia margotzen du.

HERRRIA

Atarrabia ez da herri handia, baina biztanle asko ditu. Bi parke nagusi ditu. Ribed parkea eta mendixkak. Bi parke horiek haurrentzako txirristak dituzte eta belarra dute. Plaza asko dituzte, baina horiek ez dituzte belardiak.
Kale nagusian, herriko plaza nagusian, Elizaren ondoan udala dago. Kale nagusiaren alde batean Ribed parkea kokatzen da eta bukaeran kultur-etxea dago. Kale nagusiari paraleloan ibaia dago, igerilekuen ondoan. Ibaiak hiru zubi ditu. 
Medikua enparantza batean dago, kale nagusitik oso hurbil. Atarrabian hiru eskola daude. Baina bakarra euskarakoa. Dagoen instituto bakarra euskaraz eta gazteleraz ikasteko eskubidea eskeintzen du. Eskola guztiak herriaren erdigunetik nahiko urrun daude  bat izan ezik, herriko plazan bertan aurkittzen dela.



9. ARGUDIO TESTUA

ETORKINAK, ARRAZAKERIAREN AITZAKIA
Gaur egun Sirian dagoen gudarekin eta Europara etorri diren etorkinekin zenbait arazo agertu dira. Esate baterako arrazakeria, populazioa handitzea, gizartean integratzeko arazoak etab. Hala ere, arazo gehienak arrazakeriatik datoz.
Siriako gudarekin batera bertako biztanle asko alde egin dute handik leku ziur baten eske, eta Europar Batasunak ateak itxi dizkio siriar gehienei eta gainera errefuxiatuen kanpamentuetan etorkin asko utzi ditu hesi batez baztertuz. Hori baino konponbide hobeak badaude, guztiei ateak irekitzea adibidez. Pertsonak izanez eskubide guztiak izan beharko zituztelako. Batzuek diote hori eginez gero integrazio arazoak egongo liratekeela, baina hori aitzaki hutsa da, prestatu daitezkeelako integrazio programak guztien artean, haiek joaten diren herrialde bakoitzeko hizkuntza, kultura, lanbideak…  irakatsiz eta horrela guztiok kultura mota desberdinak ikasiko genituzke.
Arrazakeria handitu egin da etorkinak etorri direnetik, eta egon diren eraso yihadistek arrazakeria areagotu dute, eta argudio modura erabiltzen dute arrazistek erasoen kontua. Ez dago onartzerik horrelako erasorik baina eraso horiek ez dute esan nahi siriar guztiak  arriskutsuak direnik.
Etorkinen arazoa konpontzen ez den bitartean (denbora luzez horrela egongo da) etorkinak errefuxiatuen kanpamentuetan egongo dira, bizi-baldintza penagarrietan, janari gutxirekin eta konponbide baten zain, hortik atera ezinean. Horrez gain, integrazio programa egoki bat egiten ez den bitartean, hemen dauden etrorkinek eraso arrazistak jasoko dituzte, eta erasotzaileek ez dute zigorrik jasoko, etorkinak baino gehiago balio dutelako legediaren aurrean.
Egoera hau aldatzeko, guztiok jarrera aldatu behar dugu, errefuxiatuak laguntzen eta integratzen laguntzen. Eta Europar Batasunak hartzen dituen erabakiekin ez bagaude ados agerian utzi behar dugu, gutxienez haiek ikusteko herritar guztiak ez gaudela ados haiek hartzen dituzten erabakiekin.










iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina